Zhezkazgan edo Jezkazgan (kazakheraz: Жезқазған /Jezqazğan/ جەزقازعان), lehen Dzhezkazgan (errusieraz: Джезказган, 1992 arte), Karagandy probintziako hiri bat da, Kazakhstanen, Kara-Kengir ibaiaren ondoan dagoena. 2009an populazioa 90.661 biztanlekoa zen. Hiriguneak inguruko beste herri meatzari batzuk hartzen ditu barnean, Satpayev hiria esaterako, eta guztira 148.700 biztanle biltzen ditu.