Kapxagay (kazakheraz: Қапшағай, errusieraz: Капчага́й) Kazakhstango Almatyko probintziako hiri bat da. Ili ibaiaren ertzean kokatzen da eta Kapxagay urtegiaren eraikuntzan zehar eraiki zen 60. hamarkadan. Gaur egun urtegi hori Kapxagay aintzira bezala ere ezaguna da eta Almatyko
hondartzazaleen artean asteburuko jomuga nagusia da.
Kanpo estekak