Zhang Boheng (txinera sinplifikatuz: 张博恒; pinyinez: Zhāng Bóhéng, Changsha, 2000ko martxoaren 4a), gimnastikan aritzen den kirolari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, zilarrezko bi eta brontzezko bat.[1]
Ibilbidea
Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten gurasoek animatuta[2]. 2009an Hunan probintziako taldean zegoen eta 2018an Txinako selekzio nazionalerako aukeratu zuten Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren[3]. 2020ko Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen zaldi arkudunean eta brontzezkoa eraztunetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako ez zen aukeratua izan nazioarteko esperientziarik ez zuelako.[4]
2021ean Munduko txapelduna izan zen aparatu guztien proban[5] eta 2022an txapeldunordea.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, aparatu guztien lehiaketan zilarrezko domina eskuratu zuen, Shinnosuke Oka japoniarraren atzetik[6]. Taldeka ere Txinak zilarrezko domina eskuratu zuen. Horretaz gain barra finkoan brontzezko domina irabazi zuen.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak