Shinnosuke Oka

Shinnosuke Oka

(2024)
Bizitza
JaiotzaOkayama2003ko urriaren 31 (21 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaQ88381369 Itzuli
Q11472185 Itzuli
Seisa University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta eta gimnasta artistikoa

Instagram: shinnosuke.1031gym Edit the value on Wikidata

Shinnosuke Oka (japonieraz: 岡 慎之助 Oka Shinnosuke?) (Okayama, 2003ko urriaren 31) gimnasta japoniarra da[1]. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina, artean aparatu guztiena, eta brontzezko bat lortu zituen.[2]

Biografia

Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten. 2019an familiarekin Kamakurara joan zen bizitzera, hango Tokushukai Gymnastics Club elkartean entrenatzeko helburuaz[1]. Urte hartan Munduko gazte mailako txapelketatan urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezkoa lortu zituen[3]. 2021ean elite mailan sartu zenean Japoniako zerrendan 60.a zen.[4]

2023ko Asiako txapelketan aparatu guztietako proban urrezko domina lortu zuen, eta horretaz gain zilarrezko beste hiru ere bai.[5] Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan gimnastikako hautagai nagusia ez bazen ere, urrezko dominak eskuratu zituen aparatu-guztiak, barra finkoa eta taldekako probetan[6] eta brontzezkoa barra paralelotan.

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina Barra finkoa
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina Taldeka
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina Barra paraleloak
Asiako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Singapur ( Singapur) 1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2023 Singapur ( Singapur) 2. lekua, zilarrezko domina Barra paraleloak
2023 Singapur ( Singapur) 2. lekua, zilarrezko domina Barra finkoa
2023 Singapur ( Singapur) 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Munduko Txapelketa (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Győr ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina Aparatu guztiak
2019 Győr ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina Taldeka
2019 Győr ( Hungaria) 2. lekua, zilarrezko domina Zaldi arkuduna
2019 Győr ( Hungaria) 3. postua, brontzezko domina Barra paraleloak

Erreferentziak

  1. a b «OKA Shinnosuke - FIG Athlete Profile» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  2. (Ingelesez) «Shinnosuke Oka keeps Japan’s all-around gold medal streak alive | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  3. «Oka wins all-around title as Japan dominate opening day of Artistic Gymnastics Junior World Championships» www.insidethegames.biz 2019-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  4. (Ingelesez) Says, Cachatlot. (2021-04-20). «2021 All-Japan Championships Men’s Results» The Gymternet (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  5. (Ingelesez) Kwek, Kimberly. (2023-06-16). «Japan’s Oka wins first senior international title at Asian Gymnastics C’ships, China top in team» The Straits Times ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  6. (Ingelesez) Author, No. (2024-08-05). «Japan's Shinnosuke Oka wins third gold at Olympics on horizontal bar» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).

Kanpo estekak