Bere aitak Sam Marx zuen izena eta bere amak Minnie Schoenberg. Ama, komiko ibiltari baten agindupean zegoen eta hemendik jaio zitzaion aktore izateko arrazoi nagusiena Zeppori. Lehen aktore lanetan bere lau anaiekin hasi zen egiten.
Bere anaiak Leonard (Chico), Adolph (Harpo), Julius (Groucho) eta Milton (Gummo) ziren. Ezizen horiek hartu ondoren, ospe handia hartzen joan ziren. Ez dago garbi Zeppo ezizenaren arrazoia. Grouchoren hitzetan, zepelinean oinarritu zen, bere jaiotegunean probatutako tresna hegalarian, baina gehienen ustean, Mr. Zippo, garaiko vaudeville aktorearekin zuen antza izan zen arrazoia. Agian, bi teoriak dira egiak. Bada Lehen Mundu Gerra garaian, gerrara ez joateko nekazari paperean ibiltzen zirenean, horrelako izenak ematen ziotela elkarri eta hortik datorrela izena esaten duena; Zeke, Zeb eta horrelakoak esaten omen zioten eta, azkenean, Zeppo geratu omen zitzaion ezizen. Anaien adibidea jarraituz, "o" bukaera emango zion, ziurrenik.
Zeppo Marx 1979koazaroaren 30ean hil zen biriketako gaitz bat zela eta. Marx anaietako azkena izan zen desagertzen.
Lana
Zeppo pertsonaia zuzen, erromantiko eta ez oso komikoa da Marx anaien lehen bost filmetan.
1921eanHumor Risk izeneko pelikulan hartu zuen parte, baina ez zuen arrakastarik izan. 1925 eta 1928 urte bitartean, Cocoanuts filmari esker, Broadwayra joateko aukera eman zioten eta, honi esker, Paramount konpainiarekin hasi zen grabatzen.
1925ean argitaratutako artikulu batek dioenez, Zeppo Marxek Adolphe MenjourenA kiss in the Dark filmean ere izan zuen paper bat, gaur egun frogarik ez izan arren, film honen kopia guztiak galdu egin baitira.
Zeppo komiko aparta zen eta behin baino gehiagotan ordezkatu zuen bere anaia Groucho; bere txixteek fama handia hartu zuten aktoreen artean, baina ez zuen sekula bere anaiei itzala egingo zien paper komikorik hartu.
Aktuazioetatik at, Zeppok mekanikarako zaletasun handia zuen eta Marx familiaren kotxearen funtzionamendua bere ardura izan ohi zen. 1941ean, AEBetakoII. Mundu Gerrarako armamentua diseinatu eta ensanblatzen arituko zen Marman Products enpresa sortu zuen. Enola Gay, Hiroshima gainean botatako bonba atomikoa, Little Boyri lotzeko argoilak bere diseinuak izan ziren eta bere fabriketan egin ziren.
Antzerki elkarte bat ere sortu zuen bere anaia Gummorekin.
Erloju berezi bat ere sortu zuen, bihotzeko arazoak zituztenei pultsua neurtu eta alarma bidaltzen zuena, arazoren bat erregistratu bezain pronto.
Denbora gutxira, Paramount Konpainia utzi zuten eta, Irving G.Thalbergi esker, Marx anaiak Metro-Goldwyn-Mayeren hasi ziren lanean; bi pelikula filmatu zituzten: Una noche en la opera eta Un dia en las carreras, arrakasta handia lortuko zuten filmak biak ere.