Oliba kolorekoa da, marroi grisaxka edo marroi berdexka, baina bizi den ingurunearekin mimetizatzeko azalaren kolorea aldatzeko gaitasuna du[5]. Zapaburu handi baten itxuraz, buru handi eta zabala du, zapala eta hainbat lobuluz inguratua; ahoa oso handia da, hortz oker eta zorrotzez beteta. Ezaugarri bereizgarriena, hala ere, ilizio izeneko buru gaineko apendize luzea da: lehen arantza dortsal moldatua da, bere harrapakinak erakartzeko erabiltzen duena, arrantza-kainabera balitz bezala[5].
Nahas daitezkeen espezieak:
Zapo beltza (Lophius budegassa): Zapo zuria, zapo beltzarekin aise nahas daiteke, batez ere azala kenduta aurkezten bada; izan ere, sabelaldea irekiz gero, zapo zuriak eritoneoa (erraiak inguratzen dituen barrualdeko mintza) gris argia baitu eta zapo beltzak, ordea, beltza. Gainera, zapo zuria merkeago saltzen da eta, garesti izan arren, ez da beltza bezain preziatua gastronomian. Edozein kasutan, zapo zuria espezie ohikoena eta ugariena da.
Elikadura-ezaugarriak
Haren gantz kopuru baxuagatik, arrain zuria da, eta beraz, bere balore kalorikoa oso baxukoa. Haragiaren eskaintza proteikoa aldiz, garrantzitsua da, eta bitaminei erreparatuz gero, bereziki B12 bitamina eta niazina asko du. Mineralei dagokienez, selenioa eta fosforoa ere dauzka[5][6]. Haren haragi garbiagatik, xerratzeko aproposa, eta itsaski zaporearen antzekotasunagatik, gastronomian oso preziatua da.
Kontsumo-garaia
Urte osoan zehar harrapa daiteke, bereziki martxotik abuztura arte. Hala ere, negu eta udaberri artean erruten dutenez, espeziearen kontsumoa gutxitzen saiatu behar da, uda hasiera arte bederen[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Tamaina ertain-handiko da, bizi-iraupen handikoa inoiz: 200 cm-ra eta 25 urteko adinera irits daiteke[12].
Heldutasun sexuala aldakorra den arren, Atlantikoan normalean arrek 50-55 cm eta emeek 70-75 cm hartzen dituztenean gertatzen da[13][14]. Errutea plataforma kontinentalaren barruan da, abendutik uztailera bitarte[15].
Arrain nahiko sedentarioa da, bizitza bentonikoa ematen duena[5]. Barrurantz okertuta dituen hortz handiei esker, harrapakin handiak, — bera baino handiagoak ere bai— txikitu eta irensteko gai da[16]; harrapakinon artean, aipagarrienak zefalopodo, arrain eta krustazeoak dira[17].
Zapo zuriaren arrantza Euskal Herrian
Zapoak normalean arraste-arrantzaz harrapatzen dira[9]. Sareak erabiltzen dituzten artisau-arrantzaleek (hala nola, mallabakarra edo tresmaila) zapoak ere harrapatzen dituzte, baina kopuru txikietan. Hartarako arrantza berezia ere dago, 'rasko' deiturikoa, baina halako arrantzontziak Euskal Herrian gutxi dira.
Bitxikeriak
Zapoaren adina estimatzeko, ilizioari (kainabera moduan darabilten apendizea da, lehen arantza dortsal moldatua dena) begiratzen zaio[18][19], beste arrain espezietarako dituzten otolitoak baino gehiago. Modu horretan, hiru urtekoek 20-25 cm-koa dute, baina zazpi 7 urtekoena 40 cm-koa izaten da[20].
↑ abAranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
↑Caruso, J.H., 1986. "Lophiidae". 1362-1363. orr. P.J.P. Whitehead, M.-L. Bauchot, J.-C. Hureau, J. Nielsen y E. Tortonese Fishes of the North-eastern Atlantic and the Mediterranean, Volume 3. Unesco, Paris
↑Whitehead, P.J., Bauchot, M.L., Hureau, J.C., Nielsen, J., Tortonesse, E., 1986. Fishes of the North- eastern Atlantic and the Mediterranean, vol III. UNESCO, Paris.
↑ abQuero, J.C., Vayne, J.J., 1997. Les poissons de mer des Pêches Françaises. Delachaux et Niestlé SA, Lausanne-París, 304 p.
↑Duarte, R., M. Azevedo, J. Landa and P. Pereda, (2001). Reproduction of anglerfish (Lophius budegassa Spinola and Lophius piscatorius Linnaeus) from the Atlantic Ibe- rian coast. Fish. Res. 51: 349-361.
↑Quincoces, I., (2002). Crecimiento y reproducción de las especies Lophius budegassa Spinola 1807, y Lophius piscatorius Linneo 1758, del Golfo de Vizcaya. Mimeo PhD. Departamento de Zoología y Dinámica Celular Animal. Universidad del País Vasco. Spain. 258 pp.
↑Landa, J., R. Duarte, I. Quincoces, H. Du- pouy, E. Bilbao, J. Dimeet, P. Lucio, A. Marçal, H. McCormick and G. Ni Chon- chuir, (2002). Report of the 4th Interna- tional Ageing Workshop on European An- glerfish. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 133 pp.
↑Duarte, R., J. Landa, C. Morgado, A. Marçal, S. Warne, E. Barcala, E. Bilbao, J. Dimeet, H. Djurhuus, E. Jónsson, H. McCormick, L. Ofstad, I. Quincoces, H. Rasmussen, A. Thaarup, T. Vidarsson and S. Walmsley, (2005). Report of the Anglerfish Illicia/Otoliths Ageing Works- hop. IPIMAR, Lisbon (Portugal). 47pp.
↑Landa, J., P. Pereda, R. Duarte and M. Azevedo, (2001). Growth of anglerfish (Lophius piscatorius and L. budegassa) in Atlantic Iberian waters. Fish. Res., 51: 363-376.