Xabier Erro Jauregi (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1946ko otsailaren 5a[1] – Hondarribia, Gipuzkoa, 2018ko martxoaren 26a) euskal herritar mendigoizalea izan zen.[2] Ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen Iruñean. Irakaslea zen ogibidez. Mendiko gidari lan egin zuen urte askoan.
1980ko Everest Euskal Espedizioan 14 kideetako bat izan zen. Urte batzuk geroago, Gasherbrum IIko tontorrera (Himalaia) iritsi zen. Lehen nafarra izan zen, halaber, Aconcagua (Andeak) igotzen.
Buruko minbiziak jota hil zen 72 urterekin bere etxean, ebakuntza egin eta egun batzuetara.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak