Xabier Barandiaran

Xabier Barandiaran


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2024 -
Bizitza
JaiotzaAtaun1969ko otsailaren 20a (55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea  (1998ko urtarrilaren 1a -
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: xabier-barandiaran-irastorza

Xabier Barandiaran Irastortza (Ataun, 1969ko otsailaren 20a) Zientzia Politikoetan lizentziaduna eta Soziologiako doktorea da. Irakasle eta ikertzaile aritzen da Deustuko Unibertsitatean. 2007tik 2023raino, urte askotan izan zen Gipuzkoako ahaldun nagusiaren aholkularia,[1] Euskadi Buru Batzarreko Berrikuntza Politikoko burukidea da, eta 2024tik Legebiltzarkidea da Gasteizen Eusko Alderdi Jeltzalearekin.[2]

Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektoreko kidea (2020-2023), EITB-Euskal Irrati Telebista Publikoaren Administrazio Kontseiluko kidea (2012-2016) eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseiluko ere bai (2015-2016).[3]

Bizitza

Ataungo Amets-Kabi etxean jaio zen. Euskal Herrian, euskarak eta euskal kulturak berpizkunde garaia bizi zuten frankismoaren azken urteak ziren. Ingurune hark eta etxeko giroak oinarrizko eragina izan zuten Xabierren abertzaletasunean.[4]

Ataungo eskolan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak eta 14 urterekin Gasteizko Arriagako Instituto Politeknikoan Elektronika Industrialeko ikasketak egin zituen. Bost urte eman zituen Gasteizen.Orduak eta orduak ematen zituen elektronikako liburuekin eta herrigintzari buruzko gai ezberdinetan murgilduta. Urte haietan erabaki zuen zientzia politikoetan aritu nahi zuela.[4]

Beasaingo Institutoan Unibertsitatera egokitzeko ikasturtea egin ondoren Deustuko Unibertsitatean hasi zen Soziologia eta Zientzia Politikoetako ikasketak egiten. Xabier Arzalluz izan zuen zuzenbide politikoko irakaslea lehenengo mailan. 1994ean amaitu zuen lizentziatura Unibertsitateko urte haietan erabat murgildu zen Ataungo “Oargi Troskaeta” kultur elkartean; Nondik aldizkarian idazten hasi zen orduan. Urte haiek oso garrantzitsuak izan ziren Barandiaranen heziketa politikorako; marxismoa, abertzaletasuna, liberalismoa eta garaiko teoria politikoetan sakondu zuen. Urte haietako udetan Parisko Euskal Etxean pasa zituen frantsesa ikasten eta gizarte mugimendu berriak ikertzen.[4]

Unibertsitateko irakaslea

1998/99 ikasturtean hasi zen Deustuko Unibertsitatean klaseak ematen eta orain Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle titularra da, Donostiako Campusean. Bere irakaskuntza-arloak soziologia orokorra, komunikazio instituzional eta korporatiboa eta elkarlaneko gobernantza dira.[3]

Komunikazioko EITB-Deusto Masterreko zuzendaria izan zen, baita Gizarte Berrikuntzako Unibertsitate Masterrekoa ere. Demokrazia, gizarte kapitala eta lankidetzako gobernantzaren inguruan hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu nazioarteko aldizkari espezializatuetan.

Gizarte-ikerketa ugaritan parte hartu du eta hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu nazioarteko aldizkari espezializatuetan:

Soziologo ikertzailea

1994ean amaitu zuen lizentziatura eta doktoregoko ikasketak egiten hasi zen. 2000n doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean “Erakunde Politikoen bidezkotza gaztetxoen baitan” tesiarekin.[5][6] Urte hartan “Euskal Gizartearen Egoera” saria (gizarte alorrean urteko tesirik onenaren saria) jaso zuen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik. Gizartearen garapenean espezializatuta dago. Gai honetan, hainbat artikulu eta lankidetza zientifiko argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko aldizkarietan.[3]

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko komunikazio-taldeko ikertzailea da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak A kategorian aitortutako taldea. Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu.

Oxfordeko Kellog College zentroko ikerlari bisitari izana da.[7] eta egun Agirre Lehendakaria Centerreko ikerlari fellow-a da.[3][2]

Politikaria

Xabier Barandiaran - Etorkizuna eraikiz kongresuan (2018)

Unibertsitateko ibilbidearekin batera 2005ean Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Departamentuko kabineteko buru izendatu zuten eta 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru.

Orduz geroztik Markel Olanorekin aritu da lanean; Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru izan da 2007-2011 eta 2015-1019 legealdietan. 2011-2015 legealdian berriz, Joseba Egibarrek zuzendutako Gipuzkoa Buru Batzarreko kidea izan zen.

EAJren Gipuzkoako Buru Batzarreko burukidea izan zen 2012 eta 2015eko tartean.

2019ko udal hauteskundeetan EAJko zerrendaburua izan ondoren, zinegotzia izan zen Ataungo udalean. 2019tik 2023ra arte Diputatu Nagusiaren aholkulari moduan jardun zuen, bereziki, Etorkizuna Eraikiz egitasmo estrategikoan.[4][3]

Legebiltzarkide moduan (2024-09-23) Juan Ignacio Perez Iglesias kontseilarien hasierako agerpenean.

2024tik Legebiltzarkidea da Gasteizen Eusko Alderdi Jeltzalearekin.[2]

Sariak

  • 2000: “Euskal Gizartearen Egoera” saria (gizarte alorrean urteko tesirik onenaren saria).

Erreferentziak

  1. «Nola aldatuko du koronabirusak mundua?» Berria 2020-04-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. a b c Euzkadi Buru Batzar. «Gure Legebiltzarkideak Xabier Barandiaran Irastorza» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  3. a b c d e «Xabier Barandiaran» Agirre Center (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) EAJ-PNV. «Xabier Barandiaran Irastorza: burukide del Partido Nacionalista Vasco» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  5. Barandiaran Irastorza, Xabier. (2000). Erakunde politikoen bidezkotza gaztetxoen baitan. Deustuko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-796-1..
  6. Irastorza, Xabier Barandiaran. (2000). Erakunde politikoen bidezkotza gaztetxoen baitan. Deusto. Deustuko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-796-1. (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  7. hauteskundeak2019.eaj-pnv.eus

Kanpo estekak