Wolfgang Sawallisch (alemanez ˈvɔlfɡaŋ zaˈvalɪʃ ahoskatua; Munich, Alemania, 1923ko abuztuaren 26 – 2013ko otsailaren 22a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia
Municheko Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, Augsburgoko Operan egin zuen debuta 1950ean. Aachengo (1953-1958), Wiesbadengo (1958-1960) eta Koloniako (1960-1963) operetako musika-zuzendaria izan zen.
1957tik 1961era, behin baino gehiagotan gonbidatu zuten Bayreutheko Jaialdira, eta han grabazio garrantzitsuak egin zituen Richard Wagnerren operekin.
Hainbat kargu bete ditu: Vienako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria (1960-1970), Hanburgoko Filarmonikokoa (1961-1973), Berlingo Alemaniar Operako musika-aholkularia (1963-1965), Suitza Frantseseko Orkestrako musika-zuzendaria (1970-1980), Municheko Operako musika-zuzendaria eta zuzendari orokorra (1971-1992) eta, 1992az geroztik, Filadelfiako Orkestrako zuzendaria.
Alemaniar tradizio erromantikoaren ildotik, Sawallischek duen onena eman zuen Schumann, Richard Strauss eta Schuberten lanetan, eta azken horren sinfonia guztiak grabatu zituen.
Erreferentziak