Ekonomia ikasi zuen Zuricheko eta Parisko unibertsitateetan, eta 1925ean Ekonomia Zientzietan doktoratu zen. Zuricheko banku batean, Genevako Lanaren Nazioarteko Bulegoan eta Elikadura Langileen Nazioarteko Federazioan lan egin zuen.
Alderdi Sozialistan sartu zen politikan. Zürich hirian hasi zen udal-aholkulari, eta gerra-bulegoa zuzendu zuen. Kontseilu Nazionaleko eta Estatuen Kontseiluko kide hautatu zuten. 1960tik 1970era Kontseilu Federaleko kide izan zen, eta Komunikazio eta Energia eta Kanpo Arazoetako departamentuak zuzendu zituen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1963 eta 1968 urteetan.