William Warbrick (Kawerau, Zeelanda Berria, 1998ko martxoaren 6a), Zelanda Berriko errugbi ligako jokalari profesionala da, Melbourne Storm taldean jokatzen duena.
Ibilbidea
Warbrick atletismoan, Rugby Union (15 jokalari) eta Ligan (13 jokalari) jokatzen hasi zen.
Australiako futbolaren arauak
Warbrick 2016an hasi zen Australiako futbolean jokatzen, errugbi ligako bere junior sasoiko entrenatzailearen gomendioz, eta Western Crows taldean jokatu zuen AFL Zelanda Berriko lehen mailan; Rising Star saria irabazi zuen, eta aurrelari/erdilari markatzaile indartsu gisa garatu zen[1]. Geroago, Zelanda Berriko Australiako arauen futbol selekzio nazionalerako hautatu zuten (U18 eta senior), eta, Melbournen, bira egin zuen selekzioarekin Australiako AFL AIS Academy taldearen aurka jokatzeko[2].
Zazpiko errugbia
Warbrickek Zeelanda Berriko zazpiko errugbi selekzio nazionalean debutatu zuen 2019an. 2021ean, zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[3][4].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Zeelanda Berriko taldearekin, Fijiko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Kurt Baker, Dylan Collier, Scott Curry, Andrew Knewstubb, Ngarohi McGarvey-Black, Tim Mikkelson, Sione Molia, Etene Nanai-Seturo, Tone Ng Shiu, Amanaki Nicole, William Warbrick, Regan Ware eta Joe Webber-ek[5][6].
Olinpiar Jokoetako Emaitzak
Errugbi Liga
2021eko azaroaren 4an, Warbrickek Melbourne Storm-ekin sinatu zuen bi urteko kontratua[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak