Wilhelm Meyer-Lübke (Dübendorf, 1861eko urtarrilaren 30a - Bonn, 1936ko urriaren 4a) suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista izan zen, neogramatikoen jarraitzailea izan zena.
Friedrich Christian Diezen ikaslea, Jena, Viena eta Bonngo Unibertsitatetan irakaslea izan zen. Institut d'Estudis Catalanseko kidea, hasieran, Friedrich Diez jarraituz, katalana okzitanieraren aldaera besterik ez zela adierazi zuen baina gero, ustea aldatu, eta hizkuntza osoa zela mantendu zuen.
Lan hautatuak
- Grammatik der romanischen Sprachen (1890-1902)
- Einführung in das Studium der romanischen Sprachwissenschaft (1901)
- Das Katalanische. Seine Stellung zum Spanischen und Provenzalischen, sprachwissenchftlich und historisch dargestellt (1925)
- Romanisches etymologisches Wörterbuch (1935)