Wanda Wasilewska Krakovian jaio zen 1905ekourtarrilaren 21ean. Aita Leon Wasilewski izan zuen, Poloniako Alderdi Komunistako arduradunetako bat.
Filosofia ikasi zuen Varsoviako unibertsitatean (Uniwersytet Warszawski) eta Poloniar literatura Unibertsitate Jagelonikoan (Uniwersytet Jagielloński).
1927an lortu zuen doktoretza eta, ikasten aritu zen bitartean, Gazte Sozialisten Batasuneko eta Langile Unibertsitarioen Batasuneko militante izan zen. Ikasketen ondoren, irakasle izan zen hasieran eta kazetari gero, Robotnik bezalako egunkarietan lan egin zuelarik.
1939koPoloniaren inbasioaren ondoren, Lviv-era joan zen bizitzera eta berehala lortu zuen sobietar hiritartasuna. Kazetari izan zen Czerwony Sztandar eta beste hainbat argitalpenetan.