Walter Höllerer (Sulzbach, Oberpfalz, Alemania, 1922ko abenduaren 19a - Berlin, Alemania, 2003ko maiatzaren 20a) alemanezko idazlea izan zen.
Bizitza
Teologia, filosofia, aleman filologia, filologia erromanikoa eta historia-ikasketak egin zituen. 47ko Taldeko kide izan zen, eta Azentuak literatura aldizkariaren argitaratzaile kide, 1954-1967 bitarteko urteetan. 1963an Berlingo Literatura Solasa sortu zuen, eta Sprache im technischen Zeitalter (Hizkuntza, teknikaren garaian) aldizkaria argitaratzen hasi zen, Norbert Millerrekin batera. Idazle gisa, 1952an argitaratu zuen lehen liburua, gerrako gorabeherei buruzko poesia bilduma bat: Der andere Gast (Beste gonbidatua).
Hasieran, haren poesiak G. Eich edo P. Celanen izadiaren poesiaren ildoa hartu bazuen ere, laster poesia esperimentala lantzen hasi zen: Außerhalb der Saison (1967, Sasoiz kanpo); Systeme (1969, Sistemak). Pixkana kritika sozialetik konpromisora igaro zen. Ildo horretan, eta Berlingo harresia eraitsi baino pixka bat lehenago, Mit dem Kamel durchs Nadelöhr. Junge deutschsprachige Literatur der Mauerrisse (1989, Gameluaz jostorratzaren zulotik barrena. Harresiaren pitzaduretako alemaniar gazte literatura) argitaratu zuen.
Erreferentziak