Viola rupestris pentsamenduen generoko landarea da, Eurasian eta Ipar Amerikan hedaturik dagoena. Lurzoru meheko larretan eta harkaitzetan hazten da, gehienetan kareharrizko substratuetan,[1] Euskal Herrian 300-2150 metro arteko garaieran.[2]
Deskribapena
Landare iraunkorra da, hemikriptofitoa, 2-6(15) zentimetrokoa, belarkara eta zurtoinduna. Hosto-erroseta dauka zurtoinaren oinean. Hosto-orria (0,5)1-2(3,5) x 0,6-1,8(2,8) cm, berde urdinxka, larrukara samarra, suborbikularra edo subobatua, bihotz formakoa oinaldean; ertza pitin bat oxkarduna edo ia koxkagabea. Estipula obatu-lantzeolatuak, 2-5 finbria parez hornituak.[1]
Lore usaingabeak. Sepaloak 4-7(10) x 1-1,5(2) milimetrokoak, obatu-lantzeolatuak, zorrotzak eta pixka bat kurbatuak; luzakinak 0,5-1(2) milimetrokoak. Petalo more argiak; azpikoa 8(11)-13(16) milimetro luze; ezproia 2-4 x 1,5-2,5 milimetrokoa, argiagoa petaloak baino. Martxoa eta uztaila bitartean loratzen da.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak