Lore arruntak lau eraztun zentrokidez osatuta daude: kanpoan sepaloak, hau da, lorea inguratzen duen hosto-itxurako organo berdeak; barnean, berriz, petaloak; lorezilak, hots, sexu-organo arrak, eta karpeloak edo sexu-organo emeak.
Asepalo: sepalorik gabeko lorea zein landarea.
Dialisepalo: lore eta landareez, sepalo askez eratutako kaliza duena.
Gamosepalo: lore eta landareez mintzatuz, elkarri erantsitako sepalo konkreszentez eraturiko kaliza duena.