Villa GodiLugo di Vicenza herrian, Veneton, kokatutako patriziar villa bat da. Andrea Palladio arkitektoaren lehen proiektu eraikia izan zen, eta haren aipamena I Quattro Libri dell'Architettura monografian dator. Lan hau Girolamo, Pietro eta Marcantonio Godi anaiek eskatu zioten, 1537an hasi eta 1542an amaitu zen. Geroago, aldaketa batzuk izan zituen atzeko sarrera eta lorategietan.
Villak eta lorategiak jendeari irekiak daude arratsaldeetan, urte osoan zehar. Gainera, eraikinak arkeologia museo bat du sotoan, eskualdeko ehunka landare eta animalia fosilekin. Atzeko parke handia XIX. mendean diseinatu zen.
Arkitektura
Eraikina harrigarria da fatxadako apaindurarik ez duelako, Palladioren gehiengo lanetan ez bezala, eta fatxadaren proportzio fin eta simetrikoak direla-eta. Gainera[1] Oinplanoaren antolamendua simetrikoa da, ardatzean sarrera loggia areto nagusiarekin eta alde bakoitzean bi gela. I Quattro Libri dell'Architettura monografian argitaratutako oinplanoan agertzen denez, albo eraikin multzoa eraikitzeko asmoa zuen.
Palladioren lan goiztiar honek garai hartako arkitektura ezaugarriak ditu. Arkitekturaren eta paisaiaren arteko batasun harmonikoa ez zen oraindik garatu proiektu honetan, besteetan ez bezala. Eraikina bloke masibo bat da, hiru zati ezberdinetan banatua. Azaltzeko eta bizitzeko gelak guztiz bananduak daude eta ez dute itxura bateratua agertzen. Eskailerak barkalunak ditu alboetan eta zabalera loggiaren erdiko arkuaren berdina da[2].