Vicenza Italiako udalerria
Herrialdea Italia Eskualdea Veneto Probintzia Vicenzako probintzia Posta kodea 36100
ISTAT kodea024116
Koordenatuak 45°33′N 11°33′E / 45.55°N 11.55°E / 45.55; 11.55 Azalera 80,57 km² Altuera 39 m Mugakideak Altavilla Vicentina , Arcugnano , Bolzano Vicentino , Caldogno , Costabissara , Creazzo , Dueville , Longare , Monteviale , Monticello Conte Otto , Quinto Vicentino eta Torri di Quartesolo Biztanleria 109.823 (2023ko urtarrilaren 1a ) −1.797 (2018)
57.935 (%52,8) (%48,4) 53.178
Dentsitatea 1.363 bizt/km² Telefono aurrizkia 0444
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00 Hiri senidetuak Pforzheim , Annecy , Cleveland , Osijek eta Burgos Katastro kodea L840
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia) Matrikula VI
comune.vicenza.it
Vicenza [ 1] ipar-ekialdeko Italiako hiria da, Veneto eskualdekoa, Vicenzako probintziako hiriburua. Veneziatik 60 kilometro mendebaldera eta Milandik 200 kilometro ekialdera dago. 80,57 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 113.060 biztanle zituen[ 2]
Historia
Antzinako Erromako hiri bihurtu zen K. a. 49 . urtean. Lombardiako dukerriko hiriburua izan zen ondoren. XII. mendearen hasieran, errepublika txikia osatu zuen. 1236 . urtean Frederiko II.ak hiria hustu zuen. Verona (1311 ) eta Veneziaren (1404 ) mendean egon ondoren, Maximiliano enperadorearen eskuetan egon zen. 1797an Austriaren administraziopean geratu zen eta, 1805 -1814 . urteetan, Italiako erreinuarenean. Berriro ere Austriaren mendean egon ondoren, 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran .
Geografia
Hiria Bacchiglione eta Retrone ibaien elkargunean dago, Lessini eta Berici mendien artean.
Mugakideak
Vicenzak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Klima
Datu klimatikoak (Vicenza 1971–2000, muturrekoak 1951–2008)
Hila
Urt
Ots
Mar
Api
Mai
Eka
Uzt
Abu
Ira
Urr
Aza
Abe
Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
15.9
21.7
26.8
30.0
34.8
37.4
37.4
38.2
33.2
29.4
24.4
17.8
38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
7.0
9.3
13.5
17.3
22.8
26.2
29.1
28.7
24.3
18.4
11.8
7.5
18.0
Batez besteko tenperatura (ºC)
3.0
4.6
8.4
12.1
17.4
20.8
23.4
22.9
18.9
13.5
7.5
3.5
13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
-1.0
-0.1
3.3
7.0
11.9
15.5
17.7
17.2
13.5
8.5
3.1
-0.4
8.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
-20.0
-18.6
-10.0
-3.2
-0.8
2.6
9.5
8.0
3.8
-3.6
-8.0
-13.0
-20.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)
76.5
67.9
76.9
97.3
100.0
104.3
74.0
79.5
92.7
115.5
93.7
81.5
1059.8
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)
7.0
5.0
6.4
9.5
10.0
9.3
6.8
6.7
6.1
7.5
7.1
6.4
87.8
Hezetasuna (%)
81
77
73
74
72
73
72
73
74
78
80
82
76
Iturria: Servizio Meteorologico (humidity 1961–1990)[ 3] [ 4] [ 5]
Ekonomia
Nekazaritza-produktuen merkataritza eta industria (janari-industria, ehungintza, altzairugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, industria kimikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua da.
Ondarea
Monumentuei dagokienez, hiri ikusgarria da oso. Aipagarriak dira, besteak beste, erromatarren garaiko harresien eta bi zubiren hondakinak, San Silvestre eliza erromanikoa, XIII. mendeko Koroa Santua eta San Lorentzo eliza gotikoak, Santa Maria dei Servi, Santa Maria Annunciata katedrala eta hainbat jauregi gotiko berantiar, Andrea Palladiok eta Vincenzo Scamozzik eraikitako jauregiak eta udaletxea. Aipagarriak dira, halaber, hiritik hurbil dauden Rotonda jauregia (Palladiok eraikia) eta XV-XVIII. mendeetako Madonna di Monte Berico santutegia.
1994an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen Venetoko Palladioren villak , Vicenzakoak barne[ 6] .
Erreferentziak
Gizateriaren Ondarea Italian
Eoliar uharteak •
Alberobello •
Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak •
Amalfiko kostaldea •
Aquileia •
Asis •
Burdinbide erretikoa Albula eta Bernina paisaietan 1 •
Piazza del Duomo (Pisa ) •
Casertako jauregia , Vanvitelliren akueduktua eta San Leucioko multzoa •
Castel del Monte •
Cerveteri eta Tarquinia •
Cilento eta Vallo di Diano parke nazionala, Paestum eta Velia eta Padulako kartusia •
Crespi d'Adda •
Dolomitak •
Erroma 2 •
Ferrara •
Florentzia •
Genova •
Hadrianoren villa •
Mantua eta Sabbioneta •
Medicitarren villak •
Modenako katedrala , Torre Civica eta Piazza Grande •
Napoli •
Paduako Lorategi Botanikoa •
Piemonteko mahasti-paisaia: Langhe-Roero eta Monferrato •
Pienza •
Ponpeia , Herkulano eta Torre Annunziata •
Porto Venere , Cinque Terre eta uharteak (Palmaria , Tino eta Tinetto ) •
Ravenna •
Savoiako errege etxearen egoitzak •
Piemonte eta Lombardiako Sacri Monti •
San Gimignano •
Santa Maria delle Grazie •
Sassi di Matera •
Siena •
Sirakusa eta Pantalicako nekropolia •
Su Nuraxi •
Urbino •
Val d'Orcia •
Val di Noto (Caltagirone , Militello in Val di Catania , Catania , Modica , Noto , Palazzolo Acreide , Ragusa , Scicli ) •
Val Camonicako labar-artea •
Valle dei Templi •
Venezia •
Verona •
Vicenza eta Venetoko Palladioren villak •
Villa d'Este •
Villa del Casale
1 Suitzarekin batera; 2 Vatikanoarekin batera
Kanpo estekak