Bertako herritarrei galizierazcruceño deritzaie, euskaraz berriz cruceñotar. Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %98,8koa da. Udalerriko azoka egunak berriz hilabete bakoitzeko 4 eta 17 egunetan ospatu ohi dira.
2007ko biztanleria: udalerriaren erroldaren arabera 6.550 pertsona bizi omen ziren.
Udalerri hau 28 parrokiek osatzen dute: Añobre (San Pedro), Arnego (Santa María), Asorei (Santa María), Bascuas (Santa Mariña), Besexos (San Fiz), Bodaño (San Mamede), Brandariz (San Miguel), Camanzo (San Salvador), Carbia (San Xoán), As Cruces (Nosa Señora da Piedade), Cumeiro (San Pedro), Duxame (San Miguel), Ferreirós (San Xes), Fontao (Santiago), Gres (Santiago), Larazo (San Xoán), Loño (San Mamede), Merza (Santa María), Obra (San Tomé), Oirós (Santa María), Ollares (Santa María), Piloño (Santa María), Portodemouros (San Salvador), Sabrexo (Santa María), Salgueiros (San Pedro), San Pedro de Losón (San Pedro), San Tomé de Insua (San Tomé) eta Toiriz (San Xoán).
Jaiak
Hilabete bakoitzeko 4 eta 17 egunetan azoka ospatu ohi da. Herriko santu zaindaria Errukimenduaren Gure Ama edo Ama Birjina da eta bere jaia abuztuaren 4eko hurrengo asteburuan ospatu ohi da (eguna larunbatan erori ezkero datorren asteburura igarotzen da). Gaztainaren jaialdia (excepto si es sábado que pasaría a ser el siguiente). Hainbat ospakizun edo jaialdi gastronomiko ere ospatzen dira: Gaztainaren jaialdia, txorizoarena eta maiatzean Baserriko Oilaskoarena. Jaialdi guzti hauetan eskualdeko produktuen dohaineko dastaketak egiteko aukera ere badago.