Gizarte Zientzietan lizentziatua, mugimendu erradikal flandriarrean parte hartu zuen 1930eko hamarkadan. Verdinaso erakundeko eta Arbeidsorde sindikatu faxista flandriarreko kidea izan zen. Alemaniak Belgika okupatu zuenean hainbat kargu politiko izan zituen eta gerra amaitzean kolaborazionismoagatik epaitu zuten, baina absolbitu egin zuten.
Alderdi Sozial Kristauko kidea eta senataria izan zen. 1958tik 1971era Europako Parlamentuko kide izan zen eta 1965etik 1966ra lehendakari.