Vicente González de Echávarri Castañeda (Valladolid, 1859ko apirilaren 5a-Gasteiz, 1917ko urriaren 21a)[1] idazle eta politikari gasteiztarra. "Jaizkibel", eta "Rivachera" izengoitiak erabili zituen.
Gasteiztar familiakoa, Medikuntza ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean. Gazte-gaztetatik historiarekiko zaletasun handia agertu zuen. Gasteizen bizi izan zen, eta han bizi izan zen bizitza osoan. Gasteizko alkate izan zen 1895 eta 1897 artean, eta azken urte honetan Elisabet Katolikoaren Gurutze Handia irabazi zuen. Bere agintaldian elektrizitatea eta telefono sarea jarri zituzten Gasteizen. Herrialdeko bizitza politikoan ere parte hartu zuen, Amurrioko diputatu aukeratu zuten 1888tik 1892ra, eta Gasteizkoa 1905etik 1909ra.[2]
Obra
Lan tekniko ugari plazaratu zuen. Ziur asko hau da ezagunena:
Erreferentziak
Kanpo estekak