Vera Alonso Fernández (Bilbo, 2001eko abuztuaren 9a) bizkaitar emakumezko aktorea eta modeloa da.[1]
Bizitza
Vera emakume transgeneroa da. 2001eko abuztuaren 9an jaio zen Bilbon eta Ibai izeneko mutikotzat hazi zuten.
2018an gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen Marbellako Zinemaldiaren II. edizioan La 3ª ley de Newton filman egindako antzezpenagatik.[2]
Urte berean ere, emakumerako trantsizioa egiteari ekin eta bere buruari Vera izena jarri zion. Trantsizioa egiten ari zenean, edertasun-lehiaketako modelo izan nahi zuela adierazi zuen Ángela Ponce espainiar emakumezko modelo transgeneroa bezala.[3]
2019an Miss Grand Euskadi edertasun-lehiaketan parte hartu zuen.
Filmografia
Filmak
Urtea
|
Izenburua
|
Rola
|
Oharrak
|
2022
|
Ni horrelakoa naiz
|
Aroa
|
Film laburra[4]
|
2017
|
La tercera ley de Newton
|
Mikel
|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak