Vasili Aksionov

Vasili Aksionov
Bizitza
JaiotzaKazan1932ko abuztuaren 20a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2009ko uztailaren 6a (76 urte)
Hobiratze lekuaVagankovo Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
AitaPavel Aksyonov
AmaYevgenia Ginzburg
Hezkuntza
HeziketaFirst Pavlov State Medical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Georgiy Nikolaevich Duboshin
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, poeta, idazlea, eleberrigilea, medikua eta irakaslea
Enplegatzailea(k)George Mason University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ваксон Аксон eta Гривадий Горпожакс (совместно с О. Горчаковым и Г. Поженяном)

IMDB: nm0015579 Find a Grave: 39147777 Edit the value on Wikidata

Vasili Pavlovitx Aksionov (Kazan, Sobietar Batasuna, 1932ko abuztuaren 20a - Mosku, Errusia, 2009ko uztailaren 6a) sobietar idazlea izan zen.

Biografia

Leningraden medikuntza-ikasketak egin, eta medikuntzan jardun zuen hainbat probintziatan eta Moskun.

Irudimen handia eta hizkera arrunta erabiliz, ospe handia lortu zuen bere herrian, 1960 eta 1970eko hamarkadetako Moskuko gizarte-bizitza islatzen duten ipuin eta nobelen egile gisa. Junost aldizkarian argitaratu zuen lehen eleberria, Izarretarako txartela, 1961ean liburu gisa berrargitaratu zena. Kritika zorrotzak jaso zituen kontserbadoreen aldetik, ezinegon politikoa gaitzat hartu eta orduko gazteen erara lagunarteko hizkera erabiltzen zuelako.

Marokoko laranjak (1963) eta Ilargirako bidearen erdian (1966) ipuinetan ere agerian uzten du gizartean nagusitzen ari den atsekabea. Oso ezaguna da Aksionoven Kutxen desfalkua satira ere (1968).

Bere herrialdeko egoera politikoa zela eta, Ameriketara alde egin behar izan zuen, eta hantxe argitaratu zituen Errekuntza (1980) eta Gure urrezko txatarra (1981) nobelak.

2004an, Biarritzen hartu zuen bizilekua. 2006an, Moskva-kva-kva eleberria argitaratu zuen Moskuko Oktyabr aldizkarian. 2009ko uztailean hil zen Moskun, hirurogeita hamasei urte zituela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasili Aksionov Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak