Tronura, Heliopoliseko apaiz boteretsuen laguntzarekin iritsi zen, Westcar Papiroaren arabera. Ra, Horus eta Hathor jainkoen tenpluetako apaizei, lur eta ondasun ugari ematea agindu zuen. V. dinastiaren hasieran, IV. dinastiako kargu altu askok, euren postuetan jarraitu zuten, baina deszentralizazio handiago bat nabaritzen da, apaizen eta nomoetako buruzagien botere handiagoaren ondorioz.
Userkafek, eguzkiaren gurtza berrezarri zuen Eguzki Tenpluen ekarpenarekin. Erregea, jada ez da izango Ra jainkoa bera, baizik eta "Raren semea", Ptah jainkoaren gurtza atzean utziz.
Harremanak abiarazi ziren Egeoko herriekin. Ziteran, bere tenplutik iritsitako pitxer bat aurkitu zen.
Eraikuntzak
Userkaf, monumentu mota berri bat eraikitzen duen lehen faraoia da, V. dinastiaren bereizgarria izango den monumentua, Eguzki Tenplua, Nejen-Ra (Raren gotorlekua), kareharri eta adobezko aldare batean zetzana, Benbenobelisko zabal batekin erdiko basa txikiago baten gainean; galtzada zeremonial baten bidez Haraneko Tenpluarekin lotua zegoen, arkupe batek inguratutako patio batekin jarria, hegaztien erliebeekin eta arrantza eta ehiza eskenekin apaindua, kaperekin eta Raren ontzi batekin.
Bere piramidea, Saqqaran eraikiarazi zuen, IV. dinastiak, Gizan eraikitzeko zuen ohituraren ordez, bere hil tenplua, hegoaldean zegoelarik, nahiko modu bitxian, ohi, ekialdera begira jartzen baitziren. Piramideak 73 metroko luze-zabalera, 49 metroko altuera eta 54ºko malda zuen, hutsik zegoen basaltozkosarkofago bat aurkitu zen hil ganberarekin. Ondoan, Userkafen ama zen Neferhetepen piramidea eta alboko piramide bat daude.