Ez da askorik ezagutzen bere erregealdiari buruz, aurreko erregeen erregealdietan erabili ziren eguzki hil-ikurren eta IV. dinastiako erregeen bereizgarria izan zen piramideen uztea. Horrela, Shepseskafek, hil-eraikin bezala, mastaba handi bat eraikiarazi zuen, Saqqara hegoaldean. Haren aurreko erregeen hil tradizioekin hauste horrek Shepseskafek klero nagusiarekin nolabaiteko lehiaren bat izan zuela pentsarazten du, klero horren gune espiritualetik, Heliopolisen zegoenetik, banandu eta Ptah jainkoaren gurtza hautatuta.
Shepseskafek bere aurreko erregearen lanak jarraitu zituen, Mizerinoren piramidearen multzoa amaitu eta bere aitari eskaini zion, han aurkitutako idazkun batek dioen bezala. Arrazoi horregatik, Shepseskaf Mizerinoren semea zela uste da.
Faraoi honen erregealdia, aurkitutako frogak kontuan hartuta, oso modu nahaspilatsuan amaitu zen, hala, Egiptoko Antzinako Inperioko garairik disdiratsu eta oparoenari amaiera eman zioten. Faraoi hau madarikatutzat hartu zuten geroagoko egiptoarrek.
Shepseskafek ez zuen piramiderik eraiki Gizan, baizik eta mastaba bat Saqqaran. Litekeena da arrazoia Heliopoliseko apaizekin diferentziak izatea. "Mastabat el- Faraun" deitua, Faraoiaren eserlekuak 18 metroko garaiera eta 99,50x73,30 metroko laukiluze formako oinplanoa du, jatorrian, 105x78 neurtzen zuen. Harriz eraikia eta Turako kareharriz estalia dago. Mastaba bat den arren, Shepseskafen piramide purifikatua titulua grabatua du.
Haren garaiko testigantzak
Bere mastaba handia, Saqqara hegoaldean (Jequier)
Mizerinoren piramidearen hiriari buruzko erregearen dekretua (Sethe)
Honako hauetan aipatua
Nikaankhen biografian, Tehneko honen hilobian (Sethe)