Uruguaiko futbol liga (Primera División) Uruguaien jokatzen den futbol txapelketa nagusia da. Munduko ligarik zaharrenetakoa da 1900 urtean hasi baitzen jokatzen. Club Atlético Peñarol eta Nacional de Montevideo dira dominatzaile nagusiak.
Historia
1900an abiatu zen liga Asociación Uruguaya de Futbol-ek antolatuta. 1923an Peñarolek ligatik atera eta bere elkarte propioa sortu zuen Federación Uruguaya de Futbol eta bi urtetan liga berria antolatu zuen. 1925eko txapelketak ez ziren osatu eta azkenean hurrengo urterako berriz bakarra osatzea erabaki zuten. 1930an ere ez zen ligarik izan Munduko Txapelketa antolatu zelako Uruguaien.
1994an liga bi fasetan banatu zen, Torneo Apertura eta Torneo Clausura. Txapelduna erabakitzeko torneo bakoitzaren irabazleen arteko partida. Ligak urte naturalak bete izan ditu baina 2005ean Europarren antzera jokatzen da, abuztuan hasi eta maiatzean bukatuz.
¹ 2005 urtean Defensor taldeak uko egin zion finala jokatzeari Nacionalen aurkako azken partidan luzapeneko 7. minutuan penaltiaren bidez galdu zuelako protestan.
² 2006-07 urtean Apertura zein Clausura Torneotan Danubio izan zen lehena eta Peñarol bigarrena, ez zen finalik jokatu beraz.
³ 2016ko denboraldia trantsiziozkoa izan zen eta itzuli bakarra jokatu zen eta ez zen finalik jokatu, ligako lehena izan baitzen irabazlea.
4 ez zen finalik izan, Peñarolek irabazi zituelako txapelketa biak.
6 1900, 1901, 1905, 1907 eta 1911eko ligak eztabaidan daude, CURCC eta Peñarol talde bera edo bi talde ziren erabaki behar da. Horregatik palmares askotan Peñarolek 45 garaipen bakarrik ditu.