Ekuadorko futbol liga (Serie A de Ecuador) Ekuadorko kluben artean jokatzen den futbol txapelketa garrantzitsuena da.
Historia
Liga profesionala 1957an sortu zen. 2005 urtean bi txapelketa jokatu ziren Argentinan egiten zen bezala, Apertura eta Clausura, baina ez zuen arrakastarik izan eta txapelketa bakarreko ligara itzuli zen. Talde nagusiak Barcelona SC, CD El Nacional eta CS Emelec dira baina Liga de Quito da Libertadores Kopa irabazi duen bakarra.
Txapelketaren formatua
Hainbat formatu izan ditu. Gaur egun bi fase jokatzen dira eta aurrean sailkatu direnen arteko kanporaketak izaten dira.
¹ 2005ean Apertura (A) eta Clausura (C) txapelketak jokatu ziren.
² 2005 Apertura txapelketan eta 2009tik aurrera kanporaketak jokatzen dituzte eta hauek finaleko emaitzak dira.
³ 2012an aurreko bi faseak Barcelonak irabazi zituenez txapeldun izendatua izan zen eta bigarren posturako izan ziren kanporaketak. Emelec taldeak 2-1 eta 1-0 gainditu zuen Liga de Quito. Berdina gertatu zen 2013an CS Emelec taldearekin, eta 2016an Barcelonarekin berriz.