Ubuntu idazmahairako Linuxsistema eragile oso bat da, Debianbanaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Banaketaren izena HegoafrikakoUbuntu kontzeptutik hartzen du —gutxi gorabehera, "besteekiko humanitatea" esan nahi du—. Banaketa honen ezaugarrietako bat erabilerraztasuna da ("for human beings" du leloa): aplikazio erabilerrazak lehenesten ditu. Bestetik mahaigaineko ingurunetan Unity du.
Debian banaketatik desberdintasun nagusia, Ubuntuk sei hilabetero bertsio berri bat kaleratzen duela da. Gainera, laguntza edo mantenua ematen du kaleratzen denetik bederatzi hilabetez probako bertsioetan eta bost urtez bi urtean behin kaleratzen diren LTS bertsioetan. Era honetan Ubunturen intentzioa erdi mailako erabiltzailearentzat eguneratuta dagoen distribuzioa ematea da, baita egonkorra den instalazioa lortzea ere.
Bertsioak
Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.
LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.
LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokolori jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtean behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2018ko apirileko LTS bertsioak 2023. urtera arteko sostengua izango duela aurreikusten da.