KDE, batez ere Unix-moduko sistemetarako mahaigain ingurunean oinarritutako proiektu librea da[1]. Mahaigainaz gain KDE proiektuak hainbat programa eta azpiproiektu garatzen du, hala nola, KDevelop, software garapen tresna eta KOffice, bulego programa. Qt liburutegian oinarritzen da. Hasieran liburutegi hau X11 plataformarako zen GPL soilik, baina Qt 4 plataforma guztietarako argitaratu zen GPL. Honek KDE programak Mac OS X eta Microsoft Windows-era egokitzeko aukera ematen du.
"K" hasieran "Kool" esan nahi zuen, CDE-rekin hitz jokoa eginez, CDE Common Desktop Environment esan nahi baitu. Dena den, laster esanahia aldatu egin zen bakarrik "K" izateko, L-ren aurretik lehen hizkia alfabeto latinoan (L Linux-engatik). 2009an KDE ezin zela akronimorik izan erabaki zen, Windows eta OS X-era egokitzearekin, eta Amarok bezalako hainbat programa ezagunekin, KDE ez zen harrezkero mahagain soila.
Proiektuaren maskotaKonqi izeneko dragoi berde bat da. Konqi hainbat aplikazioetan aurki daiteke, adibidez "KDE-ri buruz" leihoan.
Historia
Proiektua 1996ekourrian hasi zuen Matthias Ettrich programadore alemaniarrak, Unix motako sistementzat mahaigain ingurune grafikoa bateratu baten bila. Data horietan GNUrenGPL lizentziarekin bat ez zetorren Qt liburutegia hautatu izanak (nahiz eta QPL askea izan) eta garatzeko C++ hizkuntza erabili izanak, 1997anGNOME mahaigain ingurunearen proiektu aurkariaren etorrera ekarri zuen. Egun, bi proiektuen norgehiagoka positibotzat jotzen da, garatzaile taldeek elkar inspiratzen eta elkarlan iraunkorraz jarduten dutelarik.
1998an, KDE 1.0 argitaratu zen. Bertsio horrek ataza barra, aplikazioa eragile bat, ikonoak izan zezakeen mahaigaina, fitxategi kudeatzaile bat (Kfm) eta beste hainbat aplikazio zekarren. 2000. urtean argitaratu KDE 2.0ak, ia osorik berridatzia izan zen. Bertsio horrek, une berean web arakatzaile eta fitxategi kudeatzaile den konqueror zekarren, aplikazioen arteko integrazioa helburu zuten beste teknologia berri askoren artean. KDE 3.0 2002.ean argitaratu zen, KDE 2aren eboluzioa izan zelarik. KDE 4.0 bertsioa, 2008kourtarrilak 11n argitaratu zen.
Filosofia
KDE egokieraren printzipioan datza. Erabiltzaileak KDEren osagai guztiak bere beharretara egokitu ditzake. Aukerarik aurreratuenak ere, menu eta ezarpen doiketen bitartez alda daitezke. Erabiltzaile aurreratuek, eskuz alda ditzakete ezarpen fitxategiak, sistemaren portaeran kontrol zehatzagoa eskuratzeko.
KDEren itsura maila ezberdinetan alda daiteke. Bai leiho kudeatzailea (Kwin deritzona), baita kontroletan (botoiak, menuak, etab.) ere. Itxura hobetzen duten mahaigain gai aldagarriak ere badaude. Horregatik, KDEren bertsioek hainbat itxura dituzte. Erabiltzaileen artean, unean-uneko itxurarik zabalduena, aukeratzen delarik argitarapen bakoitzeko itxura leheneratua.
Modu leheneratu batez lan egin beharrean, behar eta nahietara egokitu daitekeen mahaigain ingurune grafikoa lortzea da KDEren helburua. Ahala ere, KDE erabilerraza da erabiltzaile berrientzat.
Proiektutik kanpoko hainbat pertsonek Microsoft Windows mahaigainarekiko antza eta berrikuntza eza leporatzen diote. Ohar hau ordea, sistemaren egokiera leheneratuan datza, Windows ingurunean lan egitera ohituta den jendeari integrazioa errazteko pentsatuta baitago.