UHT
UHT (ingelesezko Ultra High Temperature, "Tenperatura Ultra-Handia"), ultrapasteurizazioa edo uperizazioa janari batean egon daitezkeen mikrobio patogenoen suntsiketa burutzen duen prozesu termikoa da, janariaren zaporea eta propietateak aldatu gabe. Esnea luzaroan mantentzeko sarrien erabiltzen den sistema da.
Ezaugarriak
Esnea denbora tarte txiki batean (2-4 segundotan) 135-140°C berotzen da, eta gero laster hoztu. Hau era jarraian egiten da eta eremu itxi batean, produktua ez kutsatzeko ontzi aseptiko batean. Prozesu honek esneari egosi zapore leuna ematen dio, laktosaren karamelizazioa dela-eta.
Tenperatura handiak prozesuaren denbora gutxitzen du, eta forma honekin ere elikagaiak ez dira galtzen. UHT produktu ohikoena esnea da, baina prozesua zukuetan, kremetan, jogurtetan, ardoa, zopa eta lapikokoetan ere aplikatu daiteke.
Pasteurizazioaren antzera, uperizazioak ez ditu mikroorganismo guztiak akabatzen; patogeno gehienak hiltzen ditu, ordea. Hala ere, pasteurizazio klasikoaren aldean uperizazioak hobeto mantentzen ditu janariaren ezaugarri nutritiboak, gutxiago degradatzen baitu tratatutako produktua [1].
UHT esneak arrakasta handia izan du Europan, non 10 europarretik zazpik edaten baitu. Produktu honen ekoizle nagusia Parmalat da. Ipar Amerikako merkatuan, kontsumitzaileak tenperatura epelean kontsumitzeko ohitura handia izan du, eta ez dira esne honen oso aldekoak izan.
UHT esneak sei edo bederatzi hilabete irauten du, ireki baino lehen.
Erreferentziak
- ↑ Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 148 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.