UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia, ofizialki Txapeldunen Liga (ingelesez UEFA Champions League Anthem, ofizialki Champions League deitua) UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia ofiziala da. Tony Britten ingeles musikagileak ereserkia jau konposatzeko garaian 1727ko Georg Friedrich Händel britainiar musikagilearen Coronation Anthems ("Koroaketaren Ereserkiak") musikalaneko Zadok the Priest ("Zadok Apaiza") deritzon zatian oinarritu zen.
1992an UEFAk bere ereserkia idatz zezan Tony Britten hautatu zuen. Behin Händelen musikalana moldatu eta ereserkia konposatuta, Royal Philharmonic Orchestrak lehenbiziko aldiz jo eta Academy of St. Martin in the Fields abesbatzak abestu zuen. Hitzak ingeles, aleman eta frantsesez dauzka.
Estreinatu eta berahala Txapeldunen Ligako ikur bilakatu zen, futbol txapelketa horretako partidu ororen hasieran entzun daitekelarik, jada futbolzale eta futbozaleak ez direnak ere aski ezaguna duten doinua bilakatu delarik.
Hitzak
UEFAko Txapeldunen Ligako partiduoro entzun litekeen doinuaren hitzek Txapeldunen Liga eta bertan parte hartzen duten futbol taldeen gorazarrea dira, honako hauek direlarik:
Jatorrizko bertsioa
- Ce sont les meilleures équipes
- Sie sind die allerbesten Mannschaften
- The main event
- Die Meister
- Die Besten
- Les Grandes Équipes
- The Champions
- Une grande réunion
- Eine große sportliche Veranstaltung
- The main event
- Ils sont les meilleurs
- Sie sind die Besten
- These are the champions
Chorus (2x):
- Die Meister
- Die Besten
- Les Grandes Équipes
- The Champions
|
Euskaraz
- Hauek talde onenak dira
- Talde guztietatik onenak dira
- Ekitaldi nagusia
- Nagusiak
- Onenak
- Talde handienak
- Txapeldunak
- Topaketa handia
- Kirol ekitaldi handia
- Ekitaldi nagusia
- Onenak dira
- Onenak dira
- Hauek dira txapeldunak
Koruak (x2):
- Nagusiak
- Onenak
- Talde handienak
- Txapeldunak
|
Kanpo estekak