Txillardegi-Hausnartu sariak

Txillardegi-Hausnartu sariak
Saritutakoasoziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak
BabesleaEHU, Soziolinguistika Klusterra
KokalekuaDonostia
Herrialdea Euskal Herria
Lehen sari banaketa2008
Webgune ofizialaTxillardegi-Hausnartu sariak

Txillardegi-Hausnartu saria Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak bultzatzeko.

Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.

2008an sortu zen saria eta 2019ko edizioan Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa elkarlanean antolatzen hasi zirenetik, Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuen deialdiak. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omendu nahi dute, besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.[1]

Sarituak

Hiru sari ematen dira urtero. Hauek izan dira urte bakoitzean 1. saria irabazi dutenak:[2]

Txillardegi-Hausnartu sarien palmaresa
Urtea Sariduna Lanaren izenburua
2024[3] Arrate Illaro "Giza baliabideen kudeaketa euskararen normalizazioaren sektorean: talentua atxikitzea eta pertsonen motibazioari eustea (faktoreak, indarguneak eta erronkak)."
2023[4] Eneko Barberena "Multinazionalen hizkuntza politika egokirako hainbat gako."
2022[5] Xan Aire "Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan."
2021[6] Sandra Prieto eta Izaro Arruti "Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena."
2020[7] Eneko Gorri "Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa."
2019[1] Miguel Galicia Lambarri “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa”
2018 Izaskun Kuartango “Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan”
2017 Urko Ikardo “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean”
2016 Mario Zapata “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan.”
2015 Xabier Aizpurua “Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia.”
2014 Miren Artetxe “Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza-erabileran.”
2013 Haritz Goikoetxea “Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako.”
2012 Iñigo Fernandez Ostolaza “Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan. Euskararen kasua EAEn.”
2011 Paula Kasares “Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik”
2010 Luis Aspiazu “Gazteak, musika eta euskara”
2009 Dabid Añaut “Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo.”
2008 Fermin Lazkano “Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat.”

Erreferentziak

  1. a b «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2019. XII. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  2. «Txillardegi-Hausnartu Sarituen zerrenda» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-10-08).
  3. «2024» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).
  4. «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2023 XVI. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).
  5. «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2022 XV. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).
  6. «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2021 XIV. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).
  7. «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra 2020-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak