Txema Montero Zabala (Bilbo, 1954ko apirilaren 24a) euskal herritar politikaria da, ezker abertzalearen kide izandakoa. Zuzenbidean lizentziatua, abokatua da.
Biografia
Herri Batasunaren kidea, 1987an eta 1989an Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetan zerrendaburua izan zen eta bietan postua lortu zuen.[1] ETAk zuen jarrerarekin ados ez, 1992an koaliziotik bota egin zuten. Harez geroztik, abokatu eta ikerlari politiko moduan dihardu.
Erreferentziak