TulsaAmeriketako Estatu BatuetakoOklahoma estatuko bigarren hiririk handiena, Arkansas ibaiaren ondoan kokatzen da. 2008an 385.635 biztanle inguru zituen hiriak eta 916.079 biztanle bere metropolitar eremuak. Lau konderri ezberdinen artean kokatzen da.
Oklahomako petrolio-arroaren erdian dago eta Estatu Batuetako petroliogunerik garrantzitsuena da; 800 petrolio enpresatatik gora daude. Nekazaritzako gaiak merkaturatzeko gunea da. Industria-arloko jarduera nagusiak hauek dira: eraikuntza mekanikoak (automobilak, aeronautikarako materiala), kimika-olak, ehungintza eta elikagaiak, zink eta berun-olak.
Klima
Datu klimatikoak (Tulsako nazioarteko aireportua, 1981-2010)