Trostianets[1] (ukraineraz: Тростянець, translit.: Trostianets; errusieraz: Тростянец, translit.: Trostianets) Ukrainako ipar-ekialdeko hiria da, Sumyko oblastean dagoena. 2021ean 19.797 biztanle zituen.
Historia
XVII. mendearen hasieran sortua, Sloboda Ukrainako herri nagusienetariko bat izan zen. Eskuinaldeko Ukrainako kosakoen bizilekua izan zen. Hiriak Trostyanka ibaiaren ondoan hazi zen.
Errusia-Ukraina gerran zehar gudu-zelai bilakatu zen. Trostianetseko guduan zehar, errusiarrek hiria bereganatu zuten.[2][3][4]
Demografia
Biztanleriaren bilakaera
1926 | 1939 | 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2001 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 |
8726 | 12069 | 17992 | 19868 | 23655 | 25706 | 23308 | 21463 | 21368 | 21220 | 21003 | 20708 |
Erreferentziak
Kanpo estekak