Ukrainera zirilikoaren transliterazio sistema oso aldakorra izan daiteke, segun eta ukrainerazkoalfabeto zirilikoa zein hizkuntzatara egokitu nahi den, eta normalean hizkuntza bakoitzak bere arauak izaten ditu alfabeto zirilikoa egokitzeko.
Errusieraren transliterazioaren antzekoa da letra gehienekin, baina bada ukraineraz errusieraz agertzen ez den letrarik, hala nola i latinoaren antza duten i eta ï letrak (и zirilikoaz gain, hau da gure i letraren hiru parekide).
Transliterazio taula
Euskaltzaindiak 156. arauan[1] alfabeto zirilikoaz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema eman zuen, eta taula honetan jasoa dago ukrainierari dagokion informazioa. Berezitasun bat baimentzen du Euskaltzaindiaren sistemak: Ukrainerazko ж, х, ц, ч eta ш kontsonanteak bikoiztuta daudenean, bakundu egin daitezke transliterazioa erraztearren. Adibidez: Запоріжжя →Zaporizhia translitera daiteke.