Tristan und Isolde[1] (euskaraz: «Tristan eta Isolda») Richard Wagner musikagilearen hiru ekitaldiko opera erromantikoa da, Gottfried von Strassburgen Tristan lanean oinarrituta. Municheko Antzerki Nazionalean estreinatu zuten 1865ko ekainaren 10ean.
Wagnerren konposizioa Mathilde Wesendonckekin izandako harremanak eta Arthur Schopenhauerren filosofiak inspiratu zuten. Opera-errepertorioko gailurretako batentzat hartua, Wagnerren kromatismoaren, tonalitatearen, orkestra-kolorearen eta esekidura harmonikoaren erabilera aurreratuagatik nabarmentzen da. Operaren lehen akordea, «Tristanen akordea» izenekoa, oso garrantzitsutzat jotzen dute harmonia tonal tradizionalaren garapenean.
Opera eragin handikoa izan zen mendebaldeko konpositore klasikoen artean, eta inspirazioa eman zien Gustav Mahler, Richard Strauss, Karol Szymanowski, Alban Berg edota Arnold Schoenberg konpositoreei. Askok harmonia konbentzionalaren eta tonalitatearen amaieraren hasiera bezala ikusten dute Tristan, eta XX. mendean musika klasikoaren zuzendaritzarako oinarria ezartzen duela uste dute.[2]
Pertsonaiak
Erreferentziak
Kanpo estekak