Orain plaza dagoen lekuan izan zen garai batean hiriko kartzela zaharra.
Plaza honetan kultura ekitaldiak, herri kirolen norgehiagokak, kontzertuak —hala nola, Jazzaldikomusika emanaldiak— burutu ohi dira. 1963an Donostiako harresien eraisketaren mendeurrena zela eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eraberritu zuen. 2013an, Peña Gantxegiren eraberritzearen 50. urteurrenean Docomomo saria jaso du eta plaka bat jarri da plazaren sarreran.