Karrera militarrean aurrea egiteko aukera izan arren, bokazio politikoa hobetsi zuen. Alderdi Progresistaren lerroetan egin zuen bere ibilbide politikoa. Italiar jatorria zeukan Adelaida Polverosirekin ezkonduta, alaba bat izan zuten.
1854ko Espainiako Iraultza piztu zenean, Trinitario González de Quijano Alacanteko gobernadore zibila izendatu zuten, aurreko gobernadore Jose Maria Montalvo kargugabetu zutenean. Abuztuaren 16an izendatuta, sei eguneko bidaia eginda iritsi zen Alacantera abuztuaren 22an.
Ordurako, hirian lehen kolera kasuak agertzen hasiak ziren. Une haietan, Alacantek 19.500 bat biztanle zituen[3]; horietarik asko, 8.000 baino gehiago, probintziako beste herri eta lurraldeetara joan ziren ihesi, izurritea atzean utziko zutelakoan. Horrek lagundu zuen izurria probintzia osora hedatzen. Kolerari buruzko jakintza urriaren eta garbitasun ezaren eraginez, izurriak iraun zuen 47 egunetan 1964 lagun hil zituen hirian.
Izurriaren aurkako borroka
1854koabuztuaren 23an, Trinitario Quijanok ediktu bat eman zuen argitara, saltoki eta janari denda guztiak irekita izatera behartuz, eta zigor gogorrak ezarriz funtsezko salgaiekin espekulatzera ausartzen zirenen aurka; «euskaldunen egiazkotasunaz» eskatu zuen[4]. Egun berean, gutun bat bidali zion Félix Herrero Valverde apezpikuari, salatuz hiriko apaiz gehienak ihesi egin zutela; 48 orduko epea eman zion, apaiz guztiak itzul zitezen populazioari laguntzera.
Hiriko sendagileekin batera, laguntza medikorako plan bat eratu zuen, bere poltsikotik dirua jarrita, auzotar behartsuenek janaria bermatuta izan zezaten[4]. Sendagaiak gobernuaren kargura doan banatzea, familia behartsuenei laguntza ekonomikoak ematea, zergak bertan behera uztea izan ziren bere planaren beste osagai batzuk. Abuztuaren 23tik 29ra bitarteko astean, egunean 110 bat hildako izan ziren hirian, eta izurria probintziako herri nagusietara hedatu zen: Alcoi, Cocentaina, Monforte del Cid...
Heriotza
Trini Quijano egiten ari zen lanaren oihartzunak eraginda, Elisabet II.akElisabet Katolikoaren Errege Ordenaren gurutzea eman zion 1854ko irailaren 5ean. Hala ere, Quijanok buru-belarri jarraitu zuen lanean izurriaren aurka[4][5], udaletxearen azpietan mediku laguntza ematen.
Iraialren 14an kolera diagnostikatu zioten Quijanori. Hurrengo eguenean, irailaren 15ean hil zen. Alacanteko Santa Maria elizan hilobiratua izan zen.
Monumentua
Alcateko hiriak oroigarri monumentu bat eskaini zion, 1857an, Trini Quijanori, beraren izena daraman hiriko parkean. Quijanok bere bizitzan erakutsi zituen bertuteak irudikatzen ditu monumentuak: fedea, ausardia, karitatea eta neurritasuna.