Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Chicagoko tragedia jazo zenetik 4 urte igaro dira eta gizateria suntsipen hartatik zuzpertzen jarraitzen du, baina Autobotak nahiz Dezeptikoiak Lurretik desagertuak dira. Orain, AEBetako Gobernuak erreskatatutako teknologia bere Transformerrak eraikitzeko erabiltzen ari da. Proiektu honen arduraduna Joshua Joyce (Stanley Tucci) diseinatzaile harroputza da, Autobotak "teknologia zaborra" direla eta robot askoz hobeagoak eraikitzeko gai dela uste du. Bitartean, Cade Yeager (Mark Wahlberg) mekanikari asmatzaileak Marmon erdi-trailer bat topatu du. Hura konpontzen saiatzean, kamioia Transformer bat izateaz gain, Optimus Prime (Peter Cullen) bera dela ohartuko da, Autoboten buruzagia. Cadek ez dakiena aurkikuntza horren ondorioak zein izan litezkeen da.