Toti Dal Monte
Toti Dal Monte (Antonietta Meneghel) (1893 – 1975) italiar soprano liriko ospetsua izan zen,Arturo Toscaniniren gustukoena eta Pucciniren Madama Butterfly paperean.[1] BizitzaMogliano Veneton jaio zen, eta Milango La Scalan egin zuen debuta hamazazpi urterekin, Riccardo Zandonairen Francesca de Riminin. Bere urretxindor ahotsa mundu osoan ezaguna izan zen, Amina (lo-ibilaria), Lucia (Lucia di Lammermoor) eta Gildan (Rigoletto) nabarmenduz. Madama Butterfly bezala, historiara pasa zen interpretazio oso pertsonal batekin. Arrakasta lolrtu zuen Milanen, Parisen, Londresen, Chicagon, New Yorken (1924, Luzia), Buenos Airesko Colon antzokian (1923 eta 1927, Gilda) eta Australian, Nellie Melbak gonbidatuta. 1943an erretiratu zen abeslari jardueratik, baina noizean behin agertzen jarraitu zuen antzerkian eta filmetan, besteak beste, Enrico Maria Salernoren Anónimo veneciano filmean. Diskografia
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak |