Toshiko Mori (Kobe, 1951) arkitekto japoniarra da, AEBetan kokatua. New Yorken du bere arkitektura bulegoa: Toshiko Mori Architect, PLLC and Vision Arc, zeinaren sortzaile eta zuzendaria den. Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design (GSD) Arkitektura Praktikan Robert P. Hubbard katedraduna ere bada. [1] 1995ean, GSDn katedra eskuratu zuen zuen lehen emakumezko irakasle bihurtu zen. [2]
Estiloa eta lanak
Mori ezaguna "berrikuntza materiala eta kontzeptu argitasuna" lantzen dituelako bere lanean, kritikatren iritziz. [3] Munduko Ekonomia Foroko Hirien Etorkizunareko Agenda Globaleko kide da Mori, eta arkitektura iraunkorraren inguruko ikerketak zuzendu izan ditu, hirien bizigarritasuna hobetzeko helburuz, eta hiri zerbitzu eraginkorrak sortuz. [4] Mori Architecture For Humanity erakundeko zuzendaritza-batzordean ere badago. Diseinu-berrikuntzara eta komunitatearen parte-hartzera dedikatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da hori. [5]
Bere lan nabarmenen artean, 2015eko kultur gune ekologikoa Senegalgo Sinthian herrian. [6] Eta irudietako beste hauek:
-
Brown Unibertsitateko Pembroke Hall eraikina.
-
34 St-Hudson Yards metro geltokia, sarrera, New York.
-
Novartis enpresaren egoitza, Cambridge, Massachusetts.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Toshiko Mori» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-14 data duen 1104271819 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak