Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kutsaduraren aurka borrokatzeagatik aski ospetsua den Giannina Ricci (Yvonne Sciò) eurolegebiltzarkidea Petronosa multinazionala jendaurren salatzeko asmoz Espainiara joan berria da. Enpresa hartako zuzendaritza batzordea egoera honekin urduri dagoenez eurolegebiltzarkidearen babesa ahalik eta txarrena izan dadin poliziako hainbat kide erosiko ditu, hauek betekizun eskas horretarako ardura José Luis Torrente xelebreari emango diotelarik, hark berak aukeratutako laguntzaile are eta xelebregoekin batera Giannina "babestu" eta gauzak oker egingo dituela ziur baidaude.