Tobias George Smollett (Renton, Mendebaldeko Dunbartonshire, Eskozia, 1721eko martxoaren 19a - Livorno, Italia, 1771ko irailaren 17a) eskoziar idazle eta sendagilea izan zen.
Biografia
Sendagile izan zen Cumberland gerra-ontzian, eta Cartagena de Indiaseko setioan izan zen; bidaia hartako bizipenak azaldu zituen The Adventures of Roderick Random eleberrian. Sendagile-lanari utzi eta idazteari ekin zion bete-betean; abentura-eleberriak idatzi zituen, batez ere.
Lan nagusiak
- The Adventures of Roderick Random (1748, "Roderick Randomen abenturak")
- Adventures of Peregrine Picklem (1751, "Picklem erromesaren abenturak")
- The Adventures of an Atom (1769, "Atomo baten abenturak")
- The Expedition of Humphry Clinker (1770, "Humphry Clinkerren espedizioa")
- Kixote lanaren ingelesezko itzulpena
Erreferentziak