Suir ibaiaren ertzetan zabaltzen da Thurles eta Silvermine mendiek eta Slieveardagh muinoek inguratzen dute. Klima epel eta hezeak nekazaritzarako lur oparoa eman diote herriari.
Historia
K.a. V mendearen inguruan kokatzen da Eile tribuaren presentzia lur hauetan. Kondairak ekarritako izena bada ere eremu zabal bat hartzen zutela uste da. K.o. VIII menderako Eileren lurrak erresuma ugaritan zatituta zeuden: O'Carroldarrak ziren nagusi iparraldean, O'Spillanetarrak erdialdean eta O'Fogartytarrak gaur egungo Eliogarty baroierrian. Azken hauek eman zioten izena Thurlesi. XII mendearen bukaeran O'Fogarty klanaren indarrak beherakada izan zuen eta anglo-normandiarra zen Butler familia nagusitu zitzaien XIII mendean.