Thomas Johann Seebeck (ˈtoːmas ˈjoːhan ˈzeːbɛk ahoskatua; Reval, 1770eko apirilaren 9a - Berlin, 1831ko abenduaren 10a) alemaniar fisikaria izan zen. Berlinen eta Göttingenen ikasi ondoren, Medikuntzan eta Fisikan jardun zuen. Goetheren adiskidea izan zen, eta harekin landu zuen koloreen teoria. Termoelektrizitatea aurkitu zuen 1821ean, eta legeak aztertu ondoren tenperaturak neurtzeko erabili zuen.
Seebeck-en efektua: metal desberdinezko bi hari edo xafla beren ertzetik elkarri soldatzen bazaizkio eta bi ertz horiek tenperatura desberdinetan baldin badaude, indar elektrohigikari bat sortzen da, eta bere intentsitatea (i) erraz neur daiteke. Horrela eratzen den tresnari "pare termoelektrikoa" edo "termoparea" deitzen zaio, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.
Erreferentziak