The Wicker Tree (euskaraz Zumitzezko Zuhaitza), 2011ko Robin Hardy ingelesak zuzendutako beldurrezko film bat da. Christopher Lee, Graham McTavish, Jacqueline Leonard, Henry Garrett, Honeysuckle Weeks, Clive Russell eta Brittania Nicol aktoreek antzeztu zuten.
Robin Hardyk idatzitako Cowboys for Christ (2006, Kristoren Cowboyak) eleberrian oinarritua dago, eta Christopher Lee aktoreak antzeztutako The Wicker Man (1973) kultuzko filmari aipamen egiteaz gain harekin zenbait pararelismo ere baditu.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Beth Boothby (Brittania Nicol) eta Steve Thompsom (Henry Garrett) estatubatuar pop-ebangeliko abeslariak Texasko "Kristoren Cowboyak" deritzon eta AEBetatik kanpo proselitismoa burutzen duen talde ebangelikoko kideakdira. Glasgow hirian daudela, talde kristau puritano horretako Apostulutzak Eskoziako Behe Lurretako Tressock herrixkara zenbait bertako arima salbatzeko itxaropenez bidaliko ditu. Jada herrixkan daudela, herritarrek ospakizun batetara gonbidatuko dituzte, bikoteak gonbitea onartuko du, ospakizuna erritual paganoetan oinarritua dagoela jakin gabe.
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak