The Taking of Pelham One Two Three (euskaraz Pelhamen Bat Bi Hiruaren Hartzea), 1974ko Joseph Sargent estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. Morton Freedgood idazleak John Godey ezizenez idatzitako 1973ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Walter Matthau, Robert Shaw, Martin Balsam eta Héctor Elizondo aktoreek antzeztu zuten.
1998an eta 2009an izenburu berdineko eta eleberrian oinarritutako berregokitzapenak izan zituen.
Quentin Tarantino Reservoir Dogs (1992) filmeko taldekideek kolore ezizenak izateko film honetan oinarritu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, New York, gaizkile talde batek New Yorkeko metroaren bagoi bat bahitu eta bertan doazen 17 bidaiari gatibu hartuko dituzte. Berak askatze aldera, ordu bateko epean milioi bat dolar jasotzea eskatuko dute, bestelakoan minutu atzerapen bakoitzeko gatibu bat hiltzeko mehatxatuz. Dirua jaso arte Urdin jauna (Robert Shaw) taldeburu zorrotza entretenitzeko helburuz, Zachary Garber (Walter Matthau) polizia tenienteak bere asmamen guztia erabili beharko du.
Aktoreak
Kanpo estekak