Eleberria greziar heroien garaian kokatzen da. Troiako Gerraren inguruko gertakariak azaltzen ditu Patrokloren, Akilesen haurtzaroko lagunaren, ikuspuntutik.
Oraindik haurra dela, Patroklok krimen bat gauzatzen du eta Ftiara bidaltzen dute, non Akilesen adiskide bilakatzen den. Biak banaezinak bihurtzen dira han. Laguntasuna amodio bilakatuko da.
Argumentua
Ahula eta lotsatia, Patroklo etsipen konstante bat bilakatzen da bere aitarentzat, Menezio erregearentzat. Halere, bere anbizioak konplitu nahirik, MeneziokPatrokloHelenaren, bederatzi urte besterik ez dituenaren, ezkongai izateko hautagai gisa aurkezten du. Patroklo arbuiatua bada ere, gainerako ezkongaiekin batera, Helena eta Menelaoren bikotearen defentsarako odol-zina egitera derrigortua ikusten da.
Hamar urte betetzean, Patroklok nahi gabe bere aitaren mendeko noble baten semea erailtzen du. Horren aurrean, Ftiara erbesteratzen dute. Ftiako erregeak, Peleok, seme bat du, Akiles, Tetis nereidaren semea dena. Denbora gutxiren baitan, Akilesek kidetasuna sentitzen du eta bere adiskide bilakatzen du Patroklo. Heldutu ahala, bien arteko adiskidetasuna maitasun bilakatzen da.
Dena den, Tetisek hilkor bat bere semearentzat adiskide egokia ez dela uste du. Hori dela eta, biak banatu eta AkilesKironzentauroarekin trebatzera bidaltzen du, Herakles eta Pertseoren hezitzaile izan zenarekin. PatroklokAkiles jarraitzen du Pelion mendiraino eta bi urtez Tetisen begiradapetik at zoriontsu bizi dira.
Hamasei urte dituztela, PeleokAkilesi itzul dadin agintzen dio. Izan ere, Agamenonek, Mizenaseko erregeak, hainbat errege akaiar deitzen ditu Troiaren aurkako kanpaina militar bat burutzeko, ParisekHelena bahitu baitu eta hura berreskuratu behar baitute. PeleokAkilesek bere herria gidatzea nahi du, baina bada profezia bat Akilesen heriotza iragartzen duena Troiara joaten bada. Hori dela eta, TetisekAkiles bahitzen du eta Eskiros uhartean ezkutatzen du. Uharte honetan, AkilesLikomedes erregearen gorteko emakume bat bezala aritzen da. TetisekAkilesDeidamiarekin ezkontzera derrigortzen du, Likomidesen alabarekin, eta hau haurdun geratzen da.
AkilesEskirosen ezkutatzen den artean, Patroklok non dagoen deskubritzen du eta Akilesen bila joaten da. Biak elkarrekin ezkutatzen dira bertan, harik eta Odiseo eta Diomedesek agerian uzten dituzten arte eta greziarren espediziora bat daitezen eskatzen dieten arte. Patroklo odol-zinaren bitartez Helena eta Menelaorekin lotuta dago, Akilesi loriak deitzen dio. Odiseok profeziak dioena gogorarazten dio: gerran borrokatzen badu, loria lortuko du eta greziar gudari handiena izango da; aukera galtzen badu, ahaztuta zahartuko da. Profeziaren beste zatia argitzeko agertzen da Tetis: Troiako gerran borrokatzen badu, loria lortuko du, baina Hektor printzea erail ondoren gazte hilko da. Akilesek gerrara joatea erabakitzen du, baina zin egiten du Hektorren heriotzan ez duela parte hartuko.
Troian, akaiarrek inguruko herriak arpilatzen dituzte eta bertako emakumeak esklabo bezala hartzen dituzte. Haien artean, AkilesekBriseida izeneko gazte bat hartzen du, Patroklok hala eskatuta. AkilesekPatrokloren gudari sena aurkitu bitartean, Patroklok erizain gisa egiten du lan.
AgamenonekKriseida hartzen du, Apoloren apaiz baten alaba. Krisesek erreskate bat eskaintzen du bere alabagatik, baina Agamenonek beheratu egiten du eta erreskatea errefusatzen du. Haserre, KrisesekApolori erregutzen dio eta jainkoak greziarren artean sekulako triskantza eragiten duen plaga bat bidaltzen du. AkilesekAgamenoniKriseida haren aitari itzul diezaion eskatzen dio eta Agamenonek kasu egiten dio. Ordea, errepresalia gisa, Briseida hartzen du. Egindakoaren aurrean haserre, Akilesek bere gizonak gudutik ateratzen ditu eta Agamenonek barkamena esatu artean ez dela borrokara itzuliko esaten du. TetisekZeus konbentzitzen du troiatarren alde egin dezan, akaiarrak damu daitezen AgamenoniAkilesekin hala jokatzen utzi izateaz.
PatrokloAkiles gudura itzul dadin konbentzitzen saiatzen da. Ezezkoaren aurrean, hau txunditzea eta, aldi berean, gizonak animatzea erabakitzen du. Hala, Akilesen armadura jantzita, Patroklok akaiar gizonak gidatzen ditu, baina Hektorren eskuetan hiltzen da.
AkilesekHektor hiltzen du errepresalian eta bere gorpua zikintzen du bere koadrigara lotuta arrastaka eramatean eta hileta errituak ukatzean. Akilesek ez dio gorpua Troiari ematen, harik eta Priamo erregea Akilesen dendara ezkutuan sartzen den arte, errukia erregutuz. Akilesek bere gizonei bera hiltzean erraustu dezatela eta errautsak Patroklorenekin nahas ditzatela eskatzen die.
Akilesek borrokan jarraitzen du, hiltzeko eta HadeseanPatroklorekin elkartzeko esperantzarekin. Azkenean, Parisek jaurtitako gezi batek jotzen du Akiles eta hil egiten du. Akaiarrek erraustu egiten dute Akiles eta, eskatu bezala, Patrokloren errautsekin nahasten dituzte bereak. Non lurperatu eta haien omenezko monumentua non eraiki eztabaidatzen ari diren bitartean, Pirro agertzen da, Akilesen semea. Honek aitaren lekua hartzen du eta monumentuan Patrokloren izena ager ez dadin lortzen du, bere arimaren atsedena galarazten.
Azkenean, Troia erori egiten da eta greziarrak euren etxeetara itzultzen dira, Patrokloren izenik gabeko monumentua atzean utziz. Dena den, Tetisek idatziko du bertan haren izena, Akiles eta PatrokloHadesean elkartu daitezen ahalbidetuz.
Pertsonaiak
Hilkorrak
Ordena alfabetikoan:
Akiles. Peleo erregearen eta Tetis nereidaren semea. Greziar guztien artean gudari onena zela esaten da. HomerorenIliadako[2] eta MillerrenThe Song of Achilles liburuko protagonista eta heroi nagusia da. Profeziek gerran parte hartuz gero hilko dela badiote ere, Troiako Gerran parte hartzen du. Gerrako bederatzigarren urtean, Agamenonek esklabo bat lapurtzen dio eta Akilesek, haserre, gerra uzten du, esklaboa itzuli artean ez dela itzuliko esanez. Akiles gerratik at dagoen artean, troiatarrak gerra irabazten doaz. Horren aurrean, bere adiskide eta maitale Patroklo greziarrek borrokan segi dezaten Akilesen jantziekin janzten da. PatrokloHektorren eskuetan hiltzen da eta Akilesek, erantzun bezala, Hektor hiltzen du. Akiles gutxi beranduago hilko da Parisen gezi baten ondorioz. Iliada baino berriagoak diren elezaharrek diotenez, TetisekAkilesEstigia ibaian murgildu zuen, zauriezin bilakatuz orpoan izan ezik, hortik heldu baitzuen TetisekAkiles. Elezahar hauen arabera, Parisek jaurtitako geziak orpoan jo zion Akilesi. Dena den, The Song of Achilles liburuan ez da aipatzen zauriezintasun hau[3] eta geziak bihotzean jotzen dio Akilesi.
Briseida. Tropa greziarrek bahitu ostean, Akilesek harrapakin bezala hartzen du. Agamenonek, ordea, kendu egiten dio. Akilesek, horren aurrean, gerra uztea erabakitzen du eta greziarrak galtzen hasten dira.
Hektor. Troiako printzea eta Priamo erregearen oinordekoa da. Troiako hiriaren defentsa bere eskuetan dago. Patroklo hiltzen du Akilesen jantziekin borrokara irteten denean eta, horregatik, Akilesek hiltzen du bera.
Helena. Zeusen eta Leda erreginaren alaba da. Munduko emakume ederrena kontsideratzen zen. Asko izan ziren bere ezkongai izaten ahalegindu zirenak, baina Menelaok lortu zuen bere eskua. Ezkongai guztiek Helena defendatzeko Menelaori lagunduko ziotela zin egin zuten. Urte batzuk beranduago, Parisekin alde egin zuen. Horrek Troiako Gerra eragin zuen. Homeroren arabera, gerra amaitzean Menelaorekin itzultzen da Espartara[4][5], nahiz eta The Song of Achilles liburuan ez den aipatzen.
Kriseida. Krises apaizaren alaba da. Agamenonek esklabo eta ezkongai bezala hartzen du. Krisesek erreskatea eskaintzean, Agamenonek ukatu eta apaiza iraintzen du. Horren aurrean, apaizak Apolori laguntza eskatzen dio eta honek izurrite bat bidaltzen du greziarren kanpalekura. Bederatzi egunen ondoren eta Akilesen presioengatik, AgamenonekKriseida itzultzen dio Krisesi.
Paris. Priamoren semea da. Elezahar homerikoaren arabera, ParisekAfrodita izendatu zuen jainkosen artean ederrena eta honek Helena bahitzen lagundu zion printze troiatarrari. Gertakari honek Troiako Gerra piztu zuen. Arkuarekin zuen talentuagatik zen ezaguna. Apoloren laguntzarekin hil zuen Akiles.
Patroklo. Menezioren semea da. The Song of Achilles liburuan, nahigabe mutiko bat erail ostean, Ftiara erbesteratua da. Iliadan bigarren mailako pertsonaia bat bada ere, bere heriotza ezinbestekoa da gerraren amaiera ulertzeko. Liburu honetan Akilesekin batera pertsonaia nagusietako bat da eta berak kontatzen du lehen pertsonan istorioa. Akilesen txikitako lagunmina eta maitalea da.
Afrodita. Maitasunaren, sentsualitatearen eta edertasunaren jainkosa da.[6] Troiatarren alde egiten du, bereziki Parisen alde.
Apolo. Artemisaren neba bikia eta arteen, arkuaren eta geziaren eta eguzkiaren jainkoa; bat-bateko heriotzaren, izurriteen eta gaixotasunen, sendaketen eta bestelako indar maltzurren aurreko babesaren jainkoa da. Edertasunaren, perfekzioaren, harmoniaren, orekaren eta arrazoiaren eta profezien jainkoa ere bada.[7] Troiatarren alde egiten zuen eta greziarrak indargabetu zituen izurritearen erruduna da. Akiles hiltzen duen gezia gidatzen du.
Artemisa. Apolo jainkoaren arreba bikia eta ehizaren, animalia basatien, birjintasunaren eta dontzeilen jainkosa da.[8]Ifigenia sakrifikatzeko eskatzen du.
Atenea. Gerraren, zibilizazioaren, jakinduriaren eta estrategiaren jainkosa da.[9] Greziarren alde egin zuen, bereziki Odiseoren alde.
Hera. Zeusen arreba eta emaztea da. Ezaguna da Zeusen maitale eta semeenganako bere nolakotasun jeloskor eta mendekatiagatik.[10] Greziarren alde egin zuen.
Zeus. Jainkoen erregea eta zeruaren eta ekaitzaren jainkoa da. Ezaguna da bere maitaleengatik eta heroi famatuen aita izateagatik. Heroi horien artean daude, esaterako, Herakles eta Pertseo.[11]
Eleberriaren idazketa
Madeline Millerrek hamar urte behar izan zituen The Song of Achilles eleberria idazteko. Troilus and Cressida antzezlaneko zuzendarikide izan ostean hasi zen eleberria idazten. Izan ere, antzezlanean Akiles azaltzen da, Patrokloren heriotzaren ostean suntsituta. Lehen zirriborroa idazten bost urte eman ostean, lana albo batera uztea eta berriz hastea erabaki zuen, narratzailearen ahotsa hobetzeko.[12]
↑Cotterell, Arthur. (1991). A dictionary of world mythology. (New ed., rev. and expanded. argitaraldia) Oxford Univ. Press ISBN978-0-19-217747-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).