The Nightingale (euskaraz: «Urretxindorra») 2018ko Jennifer Kent australiar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako abenturazko drama eta thriller film bat da. Aisling Franciosi eta Sam Claflin aktoreek antzeztu zuten.
2018ko Veneziako Zinemaldian lehiatu zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1825, Tasmania. Clare (Aisling Franciosi) irlandar naskato presoa da, Hawkins (Sam Claflin) britainiar ofizialaren bila Tasmanian barna abiatu da, bere familiaren heriotza mendekatzeko asmoz. Bidean, Billy (Baykali Ganambarr) izeneko aborigen ibiltariarekin topo egingo du, hura ere bortizkeriaz beteriko bere iraganaz traumatizatua.
Aktoreak
Kanpo estekak